Giro "ederra" nagusitu zen Aulestiko bertso txarri bodan
Antolatzaileek adierazi dutenez, giro "aparta" egon zen barikuan [azaroak 29], eta Aulestiko Ilunzar taberna "bete-bete" eginda egon zen.
Hainbat urtetako tradizioari jarraipena emanez 40 lagun batu ziren barikuan [azaroak 29] Aulestiko Ilunzar tabernan egin zen bertso txarri bodan. Jone Uria eta Aitor Mendiluze aritu ziren bertsotan eta antolatzaileek azaldu dutenez, giro “ederra” nagusitu zen.