Espainiako Txapelketa, Sagarmendirentzat
Espainiako Txapelketaren final handia jokatu zuen Eneko Sagarmendik zapatuan [azaroak 30], Hodei Asteasu erreteriarratekin batera.
Eneko Sagarmendi pilotari mutrikuarrak pilota egokituko Espainiako Txapela eskuratu zuen zapatuan [azaroak 30] Iruñeako Labrit pilotalekuan jokatutako final handian. Bi partidatan bi garaipen eskuratu zituen mutrikuarrak, Hodei Asteasu errenteriarrarekin batera.
Sheila Cueto errenteriarra eta Iraitz Huegun donostiarra izan zituzten aurkaritzat Sagarmendik eta Asteasuk. Bi jokoak markagailu berdinarekin amaitu zuten, eta bietan Sagarmendi eta Asteasu izan ziren garaile, 10 eta 6ko markagailuarekin. “Oso final orekatua izan zen, pilotakada askokoa”, azaldu du Sagarmendik. Horrez gain, fisikoki “oso ondo” aurkitu zela azpimarratu du, eta egindako lanaren ondorioz “tanto onak” egin zituela zehaztu du. Asteasuk ere partida “ederra” egin zuen, eta bien artean, bikote “geldiezina” osatu zuten: “Plazer bat izan da Hodei Asteasurekin jokatzea. Oso pozik nago egin dugun lanarekin, eta baita, Asteasuk txapelketan erakutsi duen mailarekin”.