Teknologia berrien garapena gero eta azkarrago doan gizartean, Lea Artibai Ikastetxeko zenbait irakaslek horren aurrean ikasleak formatzeko beharra sumatu dute. Horietako bat da Kattalin Mendibe Gandiaga ekonomia ikasgaiko irakaslea. Adimen artifizialari ikasleek ematen dioten erabilpenagaz arduratuta dagoen arren, beste erreminta bat gehiago izan daitekeela uste du.
Lehenengoa Mutrikun eratu zuten, eta bigarrena, Ondarroan, azaroaren amaieran. 2024a amaitu aurretik Getariako, Elantxobeko eta Eako Portuko Udal Kontseiluak deitu dituzte.
Gabonetako argiak pituaz batera emango diote hasiera zapatuan [abenduak 7] Zatoztek antolatutako Gabonetako kanpainari. 700 euroko hiru sari banatuko dituzte.
Bizkaiko Sukaldarien Bilkurak aurkezpena egingo du astelehenean [abenduak 9], 18:30ean, Lekeitioko Isuntza Elkartean. Eskualdeko ostalariei eta lehen sektoreko ekoizleei bertaratzeko deia egin diete.
Zamudion lehiatu zen Bizkaiko Kros txapelketa domekan [abenduak 1] eta txapelagaz bueltatu zen Aulestira Izaro Aranburu.
Bizkaiko 12 udal-egoitzek hartuko dute parte ekimen berri horretan. Besteak beste, Lekeitio eta Ondarroako egoitzak bertsoz beteko dituzte.
Zapatuan [abenduak 7] hainbat jaki desberdin dastatzeko aukeraz gain, txerria burduntzian erreta ere jan ahalko da. Aurten, berritasun modura, artisauen postuak ere egongo dira.
Abenduaren 11n elkartuko dira.