Bigarren auzolan ekintza egingo dute Lekeitioko Santa Katalinako bidean
Abenduaren 11n elkartuko dira.
Lekeitio Lagunkoiak bigarrenez egingo du auzolan ekintza Santa Katalinako bidean. Abenduaren 11n elkartuko dira, 09:30ean, Santa Katalinako jolastokian, Santa Katalinako bideko hormak eta Isabel II aterpetxoak margotzeko. Hala, bi ordu inguruko auzolana egingo dute. Ostean hamaiketakoa egingo dute partaideek etxetik eroaten duten janariarekin.