Eskualdeko ostalari eta ekoizleen datu basea sortu nahi du Bisubik
Bizkaiko Sukaldarien Bilkurak aurkezpena egingo du astelehenean [abenduak 9], 18:30ean, Lekeitioko Isuntza Elkartean. Eskualdeko ostalariei eta lehen sektoreko ekoizleei bertaratzeko deia egin diete.
Bisubi Bizkaiko Sukaldarien Bilkurak aurkezpen ekitaldia egingo du astelehenean Lekeition. Fundazioaren eta elkartearen asmoak eskualdeko ordezkari, ostalari nahiz lehen sektoreko ekoizleei produktoreei aurkezteaz gain, harremanak sendotzeko aukera ere egongo da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, 18:30ean elkartuko dira Lekeitioko Isuntza Elkartean. Bereziki azpimarratu nahi izan dute Lea-Artibaiko gastronomia eta itsaso nahiz nekazaritza ekoizpenean lan egiten dituztenei zuzendutako deialdia dela: «Bisubik sektore horretan lanean gabiltzanontzat laguntza izan nahi du, etorkizunean norbaitek laguntza behar badu, Bisubira jo ahal izateko. Horregatik, dei egiten diegu eskualdeko sektoreko langileei bertaratzeko. Lea-Artibaiko datu basea osatu nahi dugu».
Ekitaldiagaz datu basea osatzeaz gain, bertoko gastronomia ezagutzera eman nahi dute: “Ekitaldi hau aukera paregabea izango da gure eskualdeko aberastasun gastronomikoa eta kulturala hurbiletik ezagutzeko, eta bertako produktuak sustatzeko”.