Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lea ibaia Lekeitioko lurretan jaio eta itsasoratzen da

Lekeitioko Udalak Lea ibaia jaiotzen den lurra eskuratu du, ibaia eta bertoko basoak zaintzeko asmoz.

Lea ibaia jaiotzen den lurra eskuratu du Lekeitioko Udalak
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2024/12/09

Lekeitioko Udalak joan den eguenean [azaroak 5] eskuratu zuen Lea ibaia jaiotzen den lurra. Udal ordezkariak “pozik” daude lorpenagaz: “Pozik esan genezake Lea ibaia Lekeitioko lurretan jaio eta itsasoratzen dela”. Hala, Lea ibaia babestea da udalaren helburua: “Edaten dugun ura Lea ibaitik dator. Baso hau erosita Lea ibaia babestu eta edaten dugun uraren kalitatea bermatuko dugu”.

Ur edangarriaren kalitatea bermatzea da udalaren helburua, bertoko basoak sustatzeko apustua egiteagaz batera: “Udaletik argi daukagu ibaiak zein bertoko basoak zaintzeko apustua egin beharra dagoela. Zuzenean gure ongizatean eragiteaz gain, klima aldaketari aurre egitea eta biodibertsitatea zaintzea guztioi dagokigu”. Ezinbestekotzat jo dute halako ibaiertzetako basoak zaindu eta babestea: “Kontuan hartu behar da gure eskualdean ur edangarria honelako errekastoetatik eskuratzen dugula, eta ibaian behera joanda ur hartuguneak ditugula”.

Lea ibaia, hain zuzen ere, Kontserbazio Bereziko Eremua da, eta Natura 2000 sarean sartuta dago. Marraixo errekan jaiotzen da, eta udal ordezkariek adierazi dute “berebiziko garrantzia” daukala haren zaintza eta kontserbazioa bermatzeko inguruko lurrei ematen zaien erabilerak: “Ibai basoa funtsezkoa da oreka ekologikorako, babesa ematen baitie urari eta lurrari; izan ere, ibaiko uren indarra eta sedimentazioa murrizteaz gain, uraren kalitatea mantendu eta kutsatzaileen sarrera ekiditen dute ibai basoek”.

Kontserbazio Bereziko Eremua den arren, oraintsura arte “basogintza intentsiboaren bidez” pinua erauzten zen bertatik; azken mozketa 2019an egin zen, zuhaiztia gaitzak jota zegoelako. Udalaren esanetan, basogintz mota horrek eragin zuzena dauka “lurren egonkortasunean, lurarren kalitatean zein ibaian bertan”. Hori horrela, ibaia babestu ahal izateko erabilera horiek “guztiz alboratzea” beharrezkoa dela uste dute: “Habitatari dagokion babesa eskaintzea funtsezkoa da. Udaletik argi daukagu krisi klimatikoari aurre egiteko eta biodibertsitatea zaintzeko, ibaiak eta bertoko basoak zaintzeko apustua egingo dugula”.

Lea ibaia jaiotzen den lurra eskuratu du Lekeitioko Udalak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.