2024/12/9

Durangoko Azoka 2024

Durangoko Azoka euskal kulturaren erakusleiho handia izan da, beste urte batez

Durangoko Azokarekin euskal kulturgintzak lekua hartu du espazio publikoan, eta kulturazaleek Azokaren deiari gogoz erantzun diote, euskal kultur sisteman duten garrantziaren jakitun

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Mendien Nazioarteko Eguna ospatuko du, Mutrikun

'Udalatx. Ura eta atxa' dokumentalaren proiekzioa eta 'Mendiak, mendizaleak eta basa animaliak' solasaldia egongo da abenduaren 11an [eguaztena] Zabiel Kultur Etxean.

2024ko Kontzezio Eguneko bertso saioa

800 lagunetik gora elkartu ditu Kontzezio Eguneko bertso saioak

Bertsozalez bete-bete egin da Markina-Xemeingo Uni frontoia. Nerea Ibarzabal eta Josune Aramendi etxeko bertsolariekin batera aritu dira Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Sustrai Colina.

Lea ibaia jaiotzen den lurra eskuratu du Lekeitioko Udalak

Lea ibaia Lekeitioko lurretan jaio eta itsasoratzen da

Lekeitioko Udalak Lea ibaia jaiotzen den lurra eskuratu du, ibaia eta bertoko basoak zaintzeko asmoz.

Lurjausi baten ondorioz, GI-638 errepidea itxi dute

Ondarroa-Mutriku errepidea itxita dago, eta Ondarroako Udalak adierazi duenez, ez dakite zenbat denborako egongo den itxita.

Piztu Dendak ekitaldian tonbolako sariak banatzen.

Piztu Dendak ekitaldiak "erantzun ona" eduki du

Hemen Be Bai merkatarien elkarteak Gabonetako argiak piztu eta tonbolako sariak banatu ditu.

Ibilbidea errepikatuko du Berriatuko Krosak

Domekan [azaroak 15] egingo dute, izen ematea egunean bertan egin behar da, doan.

Ispasterko Basoberri kobazuloa

ADES espeleologia elkartea Ispasterko Basoberri kobazuloan aritu da lanean

Asteburuko muturreko eguraldia kontuan hartuta bertaratu dira Goierri auzoko kobazuloetara.

Gehiago