HITZA

Etxebarriko Udalak HITZA sostengatzen jarraituko du

Etxebarriko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak urtebeteko hitzarmena sinatu dute.

Etxebarriko Udalaren eta HITZAren hitzarmena.

Etxebarriko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak urtebeterako hitzarmena sinatu dute. Era horretan, Etxebarriko Udalak HITZA babesteko konpromisoagaz jarraituko du. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartzeagatik.