'Irakin' film laburren lehiaketa antolatu du bigarrenez Mutrikuko Gaztetxeak
Urtarrilaren 2a [eguena] izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta urtarrilaren 3an [barikua] egingo dute aurkeztutako film laburren proiekzioa.
Bigarrenez antolatu du aurten Irakin film laburren lehiaketa Mutrikuko Gazte Asanbladak, eta urtarrilaren 3an [barikua] egingo dute estreinaldia Gaztetxean. Gehienez zortzi minutuko grabazioak izan beharko dira, eta denetan, elementu bat agertu beharko da: ganbat bat. Gazte Asanbladako kideek adierazi dutenez, urtarrilaren 2a [eguena] izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, MP4 formatuan, horizontalean, eta mutrikukogaztetxia1@gmail.com helbidera bidali beharko dira egindako film laburrak.