Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bir Ganduz proiektuari jarraipena emateko helburuagaz, Saharara bidaiatu dute 18 lagunek

18 lagunegaz osatutako taldea aste betez egon da saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, bertan martxan zeuden proiektuei jarraipena emateko helburuagaz. Horrez gain, Ondarroako Udaleko ordezkariek ere bidaiatu dute Saharara, proiektuak ezagutzeaz gain, Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko Elkartearen 50. urteurreneko ekimenean parte hartu dute.

Argazkia: Yaalah Elkartea.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2024/12/11

Bir Ganduz proiektuari jarraipena ematea helburu izanik, saharar errefuxiatuen kanpamendura bidaiatu dute 18 lagunek, Ondarroatik. Yaalah Elkarteko kideez gain, harrera familiak, norbanako herritarrak, eta udal  ordezkariak ere egon dira. “Bidaia anitza izan dela esan dezakegu, 18 laguneko taldea joan gara Saharara, eta aurretiaz martxan zeuden proiektuei jarraipena emateaz gain, beste mila leku bisitatu ditugu. Oso modu positiboan baloratzen dugu bidaia”, adierazi dute Yaalah Elkarteko kideek. 

Bir Ganduzen aurrera eramaten dabiltzan proiektuen artean, duela bost urte hasitako emakumeen etxean jarri dute aurten ere arreta. “Beraien beharretik sortutako proiektua da honakoa, beste guztiak bezala. Bir Ganduzekin ahizpatu ginenean emakumeentzako espazio bat behar zutela esan ziguten, haimetatik irten, eta beste emakumeekin harremantzeko. Beraz, Ondarroako Udalaren laguntzarekin eta Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko Elkartearekin koordinatuta, martxan jarri genuen proiektua”. Finantziazioa lortu ostean, etxea sortzea izan zen lehenengo pausoa, eta ondoren, etxean bertan tailer desberdinak jarri zituzten martxan. “Josteko tailerra abiarazi zuten, eta bertan egiten dituzten produktu desberdinak prezio sinboliko baten truke saltzen dituzte”. Emakumeen etxean, egongela bat ere sortu zuten, hausnartu, eztabaidatu, ideiak partekatu eta ahalduntzeko. “Aurten, etxea bisitatzera joan gara, eta martxan zegoela ikusteak poz handia eman digu. Bai elkarteko kideoi, eta baita bertako emakumeei ere”. 

Argazkia: Yaalah Elkartea.

Irina Alkorta Ondarroako alkateordea ere bertan egon da, Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko Elkarteak Euskal Herrian duen sarearen parte da Ondarroako Udala, eta horregatik, elkartearen 50. urteurreneko ekitaldirako gonbidapena jaso zuen Alkortak. “Emakumeen etxe desberdinak bisitatu ditut, eta beraien kongresuan egon naiz. Ondarroako Udala urte luzeetan da Euskal Herriko sarearen parte, eta orain arte bezala, elkartasuna erakusten jarraituko dugu. Sahararren borrokarekiko dugun konpromiso politikoan berresten gara”.

Horrez gain, hezkuntza arloari dagokionean, eskolako materiala banatzeko aprobetxatu dute bidaia. “Saharara etorri aurretik egin genuen material bilketa, eta bidaia honetan, zuzenean ikastetxeetara eramateko aukera izan dugu. Ikasleei zuzenean eman diegu herrian batutako materiala. Beraz, eskerrik asko eskolako materiala eman duzuen guztioi”. 

Rakel Elu, Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bilduko batzarkidea, ere bertan izan da, eta bertako erakunde desberdinak ezagutuz, sahararren egoera politikoa hurbiletik ezagutzeko aukera izan duela azpimarratu du: “Instituzioetan lanean gabiltzan hainbat kide ere etorri gara Saharara, eta bertako elkarte eta erakunde desberdinak ezagutu ditugu. Rabunira ere joan gara bidaian zehar, eta erresistentzia museoa bisitatu dugu. Hortik AFAPREDESA Erakundeko kideekin ere egon gara; preso eta desagertuen familien elkartea da honakoa. Testuinguru politiko eta historikoa azaldu digute, eta baita, lurralde okupatuetan bizitzen ari diren egoera ere”. Horrez gain, telebista eta irrati nazionala bisitatzeko aukera ere izan dute, “egunero jartzen dituzte presoen argazkiak, eta interesgarria bezain beharrezkoa iruditu zaigu”. Erakundeetatik saharar borrokarekin bat egiten dutela adierazi du Eluk: “Hamarkada luzeetan daude erresistentzian, eta guk, instituzioetatik bat egiten dugu beraien borrokarekin”. 

Elkartasun humanitarioa “positibotzat” hartzen bada ere, elkartasun politikoaren beharrezkotasuna azpimarratu du Yaalah Elkarteak: “Sahararrek modu positiboan baloratzen dute elkartasun humanitarioa, baina behin eta berriz esaten digute, elkartasun politikotik datorrela laguntza hori, eta beraien gatazka politikoa zabaltzeko ardura hartzea eskatzen digute. Hau da, gu Saharara joateak, balio izan dezala gatazkaren jatorri politikoa jendearengana heltzeko”. 

Argazkia: Yaalah Elkartea.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.