Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskualdeko sukaldari eta ekoizleak Lekeition elkartu dira

Bizkaiko Sukaldarien Bilkurako kideek euren proiektua aurkezteagaz batera, eskualdeko sukaldari eta ekoizleen datu basea osatu dute. Antolatzaileek bilkura "arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute.

Bisubi Fundazioaren aurkezpena, Lekeition.
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2024/12/11

Bizkaiko Sukaldarien Bilkurak Bisubi Fundazioaren aurkezpena egin zuen astelehenean [abenduak 9] Lekeition. Fundazioa aurkezteaz gain, Lea-Artibaiko sukaldari nahiz ekoizleen datu basea osatzea zen helburua, eta “arrakastaz” lortu dutela adierazi dute antolatzaileek.

“Balorazio oso positiboa egin dugu. 50 lagunetik gora elkartu ginen, eta gutxi gorabehera, apur bat toki denetatik etortzea lortu genuen. Gure asmoa eskualdeko sukaldari eta ekoizleen datu basea osatzea zen, eta fundazioko bazkide izan nahi badute ateak zabalik ditugula adieraztea”, adierazi dute fundazioko kideek. Bertaratu ziren ostalari eta ekoizleek ere, gustura hartu zuten aurkezpena: “Jaso dugunaren arabera, proiektua asko gustatu zitzaien. Arrakasta izan zuen eta jendeak interesa erakutsi zuen. Polita izan zen, eta gauza gehiago egiteko gogoz geratu gara”.

Bisubi Fundazioaren aurkezpena, Lekeition.

Datu basea osatu, harremanak estutu eta bertoko produktuen dastaketa egiteagaz batera, Bisubi Fundazioaren asmo eta helburuak ere aurkeztu zituzten Lekeition: “Bisubi sukaldari eta ekoizleok gure artean laguntzeko elkartea da. Dauden beharren arabera, Bisubiren bitartez laguntza lortu dezaten. Ez da soilik izardun jatetxeentzako, baizik eta, sukaldari nahiz ekoizle denentzat: jatetxeetakoak, janari prestatutak egiten dituztenak, ortuko produktuak saltzen dituztenak… denetarik”.

Bestalde, Bisubi fundazio bat denez geroztik, alde solidarioak ere garrantzia handia du kideentzat. Hori horrela, urtero hainbat ekimen solidario egiten dituzte: “Alde solidadioan, esaterako, Balmasedako putxera kofradiarekin Santo Tomas jaira joaten gara, eta 5.000 errazio indaba prestatu eta saltzen ditugu. Hor lortutako dirua, iaz adibidez, Aspanovas elkartera bidali genuen”.Ā 

Hari horretatik tiraka, jatetxe solidario bat ere zabaldu nahi dute. Gaur gaurkoz, Bilbo erdigunean zabaltzea da asmoa, Utopia izenagaz: “Oraindik proiektua guztiz finduta ez dagoen arren, jatetxe solidario bat izango da. Gizarte bazterkeria jasaten dutenek ondo jateko aukera edukitzea da helburua. Horretarako, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiarekin ari gara lanean”.

Fundaziora batu nahi dutenek “ateak zabal-zabalik” aurkituko dituzte. Zalantzak, galderak nahiz informazioa eskatuĀ  nahi dutenek Bisubiren web orritik egin dezakete. Era beran, fundazioaren parte izan nahi dutenek ere, bertatik egin dezakete eskaera, doan.

 

Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.
Argazkia: Bisubi.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.