Lea Ibarreko 27. Briska Txapelketa Amoroton jokatuko dute
Domekan [abenduak 15] 17:00etan lehiatuko dute karta joko txapelketa. Egun berean, 16:00etatik aurrera eman ahalko da izena.
Lea Ibarreko Briska Txapelketa aurtengoan Amoroton hartuko du. 27. txapelketa izango da Amorotokoa, eta domekan [abenduak 15] elkartuko dira karta joko zaleak. Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea; horretarako tartea egun berean 16:00etatik 17:00etara egongo da, Herriko Tabernan, 15 euroren truke.
Hori horrela, jokoa hirukoteka eta bost tantutara izango da. Lehen lau sailkatuek irabaziko dituzte sariak. Txapeldunek 315 euro eta garaikurrak eskuratuko dituzte, eta txapeldunordeek, 180 euro eta garaikurrak. Hirugarren sailkatuek, ostera, 135 euro eta garaikurrak eskurako dituzte, eta laugarrenek, 75 euro eta txanpaina.