'Cromlech' antzezlana egongo da Mendexan, domekan
Domekan [abenduak 15] egongo da antzezlana, 18:00etan, udaletxeko ganbaran.
Evaren Alabak antzerki taldearen Comlech antzezlana egongo da Mendexako udaletxeko ganbaran, domekan [abenduak 15], 18:00etan. Taldearen bigarren proiektua da honakoa, eta familia baten historia kontatzen du. Izan ere, aita hil ondoren familiako hiru emakumeak berriro batzen dira, ama, eta bi alaba. Bilera horretan familiako sekretuak azaleratzen dira, harridura eta errua bezalako sentimenduak areagotuz. Hala ere, ikusleen barrea eragingo duen antzerkia da honakoa.