Eskualdeko 58 lagun batuko dira domekako mendi martxan
Autobusak egongo dira Ondarroa, Markina-Xemein eta Mutrikutik.
Burdinkurutz Mendi Taldeak antolatuta, mendi txangoa egingo dute Lea-Artibai eskualdeko mendizaleek domekan [abenduak 15]. Debatik Itziarrera, eta hortik Errotaberrira joango dira, eta azkenik, Urberu sagardotegian amaituko dute ibilbidea, bazkari eta guzti. 9:00etan aterako dira mendizaleak, eta hiru ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute, 500 metroko desnibel positiboagaz, eta 400 metroko desnibel negatiboagaz. Antolatzaileek adierazi dutenez, 58 lagunek eman dute izena, eta apuntatu direnentzako autobusak egongo dira eskualdetik. Markina-Xemeindik 8:30ean aterako da, Ondarroatik 8:45ean pasako da, eta Mutrikutik 8:50ean.