Lekeitioko Denboraren Bankuak batzar irekia egingo du
Abenduaren 17an elkartuko dira, Lekeitioko kultur etxean. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete, proiektua ezagutzeaz gain, proiektura batzeko aukera egongo da.
Lekeitioko Denboraren Bankua euren taldera batu nahi dutenen bila ari da. Martitzenean [abenduak 17] batzar orokorra egingo dute Lekitioko kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira bertan, eta proiektuak nola funtzionatzen duen azaltzeagaz batera, taldera batzeko aukera emango dute.
Herritarrek eguneroko bizitzan dituzten “arazo txikiak” konpontzeko lanean aritzen da Denbora Bankua: “Zerbitzuak, ezagutzak eta jarduerak trukatzeko sistema da. Elkarri laguntzeko sarea. Lekeitioko herritarren denbora da trukatzen dena”. Azaldu dutenez, bazkideetako bakoitzak orduen kontu zehatz bat dauka, jaso nahiko lukeen eta eskaintzeko prest dagoen zerbitzu eta ezagutzekin. Antolatzaileek batzarrera joateko deia egin diete herritarrei: “Herritar guztiek parte hartu dezakete proiektuan. Zelan funtzionatzen duen ezagutu nahi baduzu etorri bilera orokorrera”.