Santa Luzia eguna ospatuko dute Mendexan
Bihar [abenduak 13] egingo dute ospakizuna. 11:00etan, mezaregaz batera emango diote hasiera egunari.
Santa Luzia eguna ospatuko dute barikuan [abenduak 13] Mendexan. Urteetako geldialdiaren ostean, pasaden urtean ekin zioten berriro eguna ospatzeari, eta aurten ere errepikatu egingo dute. Ohi legez, 11:00etan meza egingo dute Ermitan. Ondoren, hamaiketako herrikoian batuko dira bertaratutako guztiak.