Tuppersex feminista tailerra egingo dute Markina-Xemeinen
Abenduaren 17an izango da tailerra, Uhagonen.
Markina-Xemeingo Udalak azaroaren 25aren harira hainbat ekintza antolatu zituen, eta horietatik azkena abenduaren 17an egingo dute. Tuppersex feminista tailerra eskainiko dute Uhagon kulturgunean. 18:30ean elkartuko dira bertan, eta ordu eta erdiz norbere burua ezagutu eta plazera lantzeko tailerrean murgilduko dira. Hala, sarrera librea izango da, edukiera bete arte.