Bermeora irteera egin dute Beti Jaiko 42 bazkidek
Urtean egin dituzten hamaika ekintzen ostean, urteroko ohiturei jarraituz, bazkideen anaitasun egunean elkartu ziren zapatuan [abenduak 14] Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteko kideak. Guztira 42 bazkidek gozatu zuten lagunarteko giroaz.
Bermeora irteera egin zuten bazkideek, goizean goiz Markina-Xemeindik irtenda. Bermeora heldu zirenean zirimiri apur bat zegoen arren, gero eguraldia lagun izan zuten: “Hara heldu eta bisita gidatua egin genuen. Talaraino joan ginen, eta ostean, Arrantzaleen Museoa ikusi genuen. Gero, bazkaldu egin genuen eta 18:00etan hartu genuen itzulerako autobusa. Hasieran euri apur bat egin zigun arren, gero oso ondo joan zen eguna”.