Ispasterko Udalak HITZA babesten jarraituko du
Ispasterko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak hitzarmena sinatu dute.
Ispasterko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak bi urterako hitzarmena sinatu dute. Era horretan, Ispasterko Udalak HITZA babesteko konpromisoagaz jarraituko du. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartzeagatik.