Ondarru Igeri Taldeak urte guztiko balorazioa egin du
Urteko argazkiekin bideo bat osatu du Ondarru Igeri Taldeak.
Garaipenak desberdinak lortu, eta helburuak betetzeko aukera ematen du urte batek, baita, egindakoagaz eta albokoagaz gozatzekoa ere. Ondarru Igeri Taldeak ere garaipen nahikotxo eraman ditu etxera aurten, eta Ioar Urkiri entrenatzaileak urtearen balorazio “positiboa” egin du: “Balorazioa egiteko orduan beti daude alde positiboak eta negatiboak. Baina orokorrean, oso urte polita izan dela esan nezake. Pila bat garaikur ekarri ditugu etxera, eta hori begi bistakoa da, emaitza onak atera baititugu. Baina horrez gain, ume eta gazteen hobekuntza ikusteak sekulako poza ematen dit, baita ere, urte hasierako helburuak lortzen dabiltzala ikusteak”.
Garaipenez gain, gozamenean ere jarri du arreta Urkirik: “Ume zein gazteak kirolagaz gozatzen ikusten ditudanean, nik neuk ere, entrenatzaile bezala, gozatu egiten dut. Igeriketa kirol gogorra da, eta beraiek urte hasieran jarritako helburuak lortzen dabiltzala ikusteak, asko pozten nau, egindako lanaren saria baita. Oso urte polita izan da, eta espero dut, datorrena ere horrelakoa izatea”.
Urte berri on. Gainera, Ondarru Igeri Taldeak urtean lortutako garaipen, proba, entrenamendu eta abarrekin bideo bat kaleratu du, herritarrei Gabon zoriontsuak opa, eta urte berri ona emateko.
[BIDEOA]