HITZA

Mutrikuko Udalak HITZA sostengatzen jarraituko du

Mutrikuko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak urtebeterako hitzarmena sinatu dute.

Mutrikuko Udalaren eta HITZAren hitzarmena

Mutrikuko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak urtebeterako hitzarmena sinatu dute. Era horretan, Mutrikuko Udalak HITZA babesteko konpromisoagaz jarraituko du. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartzeagatik.