Euskal presoak justizia arruntaren bidetik etxeratzeko garaia dela aldarrikatu zuten zapatuan [urtarrilak 11] milaka lagunek Bilbon, Sarek deitutako manifestazioan. Euskal presoen kontrako salbuespen neurriak indargabetu daitezela eskatu zuten.
Joseba Zabalza argazkilariaren irudiegaz eta Helena Bengoetxea eta Ivan Pastorren testuegaz osatu dute 'Maraz Tulkarem: talde errefuxiatuaren' itzulera erakusketa. Barikuan [urtarrilak 10] aurkeztu zuten Markina-Xemeingo Karmeldarren aretoan, eta 25 lagun inguru batu ziren.
Eguenetik [urtarrilak 16] domekara [urtarrilak 19] sei partida ikusteko aukera egongo da.
Bihar [urtarrilak 14] egingo dute proiektuaren aurkezpena, 18:30ean, Azkue aretoan. Lekeitioko Udalak bertaratzeko deia egin die herriko kultur eragile eta kirol elkarte denei.