Irina Saincinak irabazi du Piztu Dendak lehiaketa
Bertoko komertzioak bultzatu eta herria pizteko asmoz, joan den abenduan Piztu Dendak lehiaketa ipini zuten martxan Markina-Xemeinen. Hainbat argazki jaso dituzte Hemen Be Bai merkatari elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak, eta denen artean hiru onenak saritu dituzte.

Argazki irabazlea.Irina Saincina
Hain zuzen ere, udalak eta merkatari elkarteko kideek osatu dute epaimahaia. Hala, euren erabakiz, lehenengo saria Irina Saincinak eskuratu du; bigarrena, Marisol Brizuelak; eta hirugarrena, Itsaso Zabala Olabek. 125 euroko, 75 euroko eta 50 euroko bonoak eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartzaile denei.

Bigarren argazki saritua.Marisol Brizuela

Hirugarren argazki saritua.Itsaso Zabala Olabe.