Joseba Zabalza argazkilariaren irudiegaz eta Helena Bengoetxea eta Ivan Pastorren testuegaz osatu dute 'Maraz Tulkarem: talde errefuxiatuaren' itzulera erakusketa. Barikuan [urtarrilak 10] aurkeztu zuten Markina-Xemeingo Karmeldarren aretoan, eta 25 lagun inguru batu ziren.
Barikuan [urtarrilak 10] aurkeztu zuten Markaz Tulkarem: talde errefuxiatuaren itzulera erakusketa, Markina-Xemeingo Karmeldarren aretoan, Joseba Zabalza eta Helena Bengoetxea egileen eskutik. Palestinar herriaren errealitatea eta okupazioaren aurkako borroka eta erresistentzia futbolaren bidez erakusten ditu erakusketak, eta inagurazioagaz batera solasaldirako tartea ere hartu zuten barikuan, Palestinari buruz hitz egiteko. 25 lagun inguru batu ziren eta antolatzaileen arabera “ondo” joan zen aurkezpena.
Futbolak Palestinan, eta oro har, komunitate bakoitzean duen garrantzia erakutsi dute erakusketan: “Zisjordania iparraldean dagoen Markaz Tulkarem futbol tladearen jokalarien eta zaleen bizitzetan murgildu gara, eta baita izen bereko errefuxiatuen eremuan ere, euren herrian errefuxiatuta dauden herritarren eguneroko bizitza erakuskeko”.
Urtarriaren 24ra [barikua] arte egongo da ikusgai Karmeldarren lokalean, eguenetik barikura. Eguenetan eta barikuan 18:00etatik 20:00etara, zapatuan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta domekan 12:00etatik 14:00etara.