Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

34. urteurrenaren balorazio "oso ona" egin du Radixu Irratiak

Bi ekimen egin ditu Radixu Irratiak otsailean zehar; batetik, Chuleria joder! eta Tatxers taldearen kontzertuak, eta bestetik, 48 orduko etenik gabeko irratsaioa.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/02/25

34. urteurrena ospatu du Ondarroako Radixu Irratiak otsailean zehar. Portuko Ranpan antolatutako kontzertuekin eman zioten hasiera, eta pasa den asteburuan borobildu zuten urteurrena, 48 orduko etenik gabeko irratsaioagaz. Antolatzaileek ekimenen balorazio “oso ona” egin dute. 

Otsailaren 14an [barikua] Portuko Ranpan antolatutako Chuleria joder! eta Tatxers taldeen kontzertuekin eman zioten hasiera urteurrenari, eta ekimena “primeran” joan zela azpimarratu dute Radixu Irratiko kideek: “Oso harrera ona izan zuten kontzertuek, sarrerak segituan agortu baitziren. Oso giro ona egon zen Portuko Ranpan eta taldeek ere beraien babesa adierazi ziguten”. 

48 orduko etenik gabeko irratsaioa ere “ezin hobeto” atera zela zehaztu dute: “Gaur egun programazioan ez dauden irratsaioek ere parte hartu zuten, urtero legez, eta oso ondo joan ziren denak. Horrez gain, gaur egungoak ere egon ziren, eta baita berri bat ere: Makondo. Gainera, irratsaio hau programazioan egongo da hemendik aurrera”. Bestalde, domekan [otsailak 23] 12:00etatik 14:00etara irratsaio berezia egin zuten, Irratigintza Euskal Herrian izenpean. Urtzi Urkizu Berriako kazetaria, Julen Etxegarai Errenteriako Zintzilik irrati libreko kidea eta Iban Rekalde Radixuko kidea batu ziren mahaiaren bueltan: “Irratigintzaren inguruko mahaingurua egin genuen, eta oso interesgarria izan zen”. 

Radixu Irratiko kideek irratiko ateak zabalik daudela adierazi dute: “Herriaren eskura dagoen tresna bat da, interesa duen orok erabili ahal duena. Beraz, nahi duenarentzat zabalik daude Radixu Irratiko ateak”. 

40 orduko irratsaioa. Argazkia: Radixu Irratia.Radixu Irratia.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.