Galdetegia betetzeko epea otsailaren 28an [barikua] amaituko da.
Urtarrilean egindako greba zikloaren jarraipena egingo dute bihar eta etzi [otsailak 26 eta 27] irakaskuntza publikoko langileek. Bart [otsailak 24] itxialdia egin dute Markina BHIn hamabost irakaslek.
Bi ekimen egin ditu Radixu Irratiak otsailean zehar; batetik, Chuleria joder! eta Tatxers taldearen kontzertuak, eta bestetik, 48 orduko etenik gabeko irratsaioa.
Miauka Markina elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak ekintza horiek gaitzetsi dituzte, izan ere, ez dira ekintza bakarrak izan; otsaileko bigarren astean katuen jateko ontzi berria lapurtu zuten toki beretik.
Mende laurdeneko bidea egin du aurten Bizkaiko kirol entitateak babestea eta bultzatzea jomuga nagusi duen Bizkaialde Fundazioak.
Domekan [otsailak 23] “izugarrizko goiza” pasa zutela nabarmendu dute.
Mozorro lehiaketa eta denda eta tabernen lehiaketa egingo dituzte, hainbat kategoriatan banatuta. Bestalde, umeentzako bi tailer egingo dituzte, eta horietan parte hartzeko izen emateak ere zabalik daude.
Martxoaren 28ra arte aurkeztu daitezke lanak. Aurten, berritasun modura, 2.500 euroko saria irabaziko du idazlanik onenak.
Beti Jai jubilatuen elkarteak antolatu du bisita; eguenean [otsailak 27] egingo dute, 16:45ean.
Euskorpora elkarteak Euskorpus ekimena garatuko du, besteak beste, adimen artifizialaren potentziala euskararen zerbitzura jartzeko. Proiektua hiru fase nagusitan egingo dutela azaldu dute.