Emakumeentzako informazioa jaso eta "ekintzan antolatzeko" kanala
Munitibarko Udalak Munttuarko Emakumik Saretzen WhatsAppeko kanala zabaldu du. Kanal horren bitartez, udalerriko emakumeek beraientzako baliagarria izango den informazioa jaso ahalko dute, “ekintzan antolatzeko” helburuagaz. Udaletik munitibartar emakumezkoei kanalagaz bat egiteko eta parte hartzeko deialdia luzatu diete.