Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Katuen janariari lixiba eta amoniakoa bota dietela salatu dute

Miauka Markina elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak ekintza horiek gaitzetsi dituzte, izan ere, ez dira ekintza bakarrak izan; otsaileko bigarren astean katuen jateko ontzi berria lapurtu zuten toki beretik.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/02/25

Miauka Markina elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak salatu dute katuentzako herrian ipinitako janlekuetako batean lixiba eta amoniakoa bota dituela norbaitek. Ekintza horiek gaitzesi nahi izan dituzte: “Ez dira ekintza bakarrak izan; otsaileko bigarren astean, katuen jateko ontzia lapurtu zuten toki beretik”.

Udalak nahiz elkarteko ordezkariek jakitera eman dutenez, otsaila hasieran anbulatorio atzean katuentzako janlekua ipini zuten, inguruko ortu jabeekin adostuta: “Argi utzi nahi dugu katuei jaten emateko gune hori ortu jabeekin adostuta ipini zela, eremu publikoan. Norbaitek gai honen inguruan arazorik baldin badauka, aurrez aurre hitz egitera animatzen dugu”.

Miauka Markinak ipinitako katuentzako janlekua, anbulatorio atzean, ostu egin dute.

Anbulatorio atzean ipinitako janlekua ostu dute.Miauka Markina

Elkarteko ordezkariek jakitera eman dutenez, janleku hori otsaileko bigarren astean lapurtu zuten: “Kateekin zuhaitz batera lotuta ipini genuen nahita, inork ez lapurtzeko. Eta hala ere, lapurtu egin zuten”. Janlekua lapurtu eta egun batzuetara katuen pentsuari amoniakoa bota zietela ikusi zuten: “Igarri genuen pentsua bustita zegoela, eta ukitzerakoan sekulako amoniako usaina etorri zitzaigun. Horren eraginez pentsu guztia kendu eta berria ipini behar izan genuen”. Egun berean, gainera, berriro kutsatu zuen norbaitek pentsua: “Hori gertatu zenean udaltzaingoan salatu genuen. Orduan, sarriago joaten hasi ginen, pentsua kontrolatzeko. Egun berean iluntzean joan ginen, eta lixiba bota zion norbaitek”.

Miauka Markinak ipinitako katuentzako janlekua, anbulatorio atzean, ostu egin dute.

Katuen pentsuari lixiba eta amoniakoa bota dizkiote.Miauka Markina

Udalak gogorarazi du animalien babeserako udal ordenantzan mota horretako ekintzak arau hauste oso larritzat jotzen direla. Era berean, elkarteko ordezkariek ere gogorarazi dute udaletxearekin duten hitzarmenari esker dutela katuak zaintzeko baimena: “Urtebete da udalarekin hitzarmena sinatu genuenetik eta gu sortu ginenetik, eta orain arte ez dugu inolako arazorik eduki. Gertakariak salatu nahi ditugu hori egin duenak berriro egin ez dezan. Eraso larria da egin duena”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.