Lekeitioko etxebizitza diagnostikoa aurkeztu dute

Joan den eguenean [otsailak 20] aurkeztu zuen Lekeitioko Udalak herriko etxebizitza diagnostikoa. Gislan Geographic Applications Kooperatiba Elkarteak eduki du diagnostikoa elaboratzeko ardura, eta bertan egon zen azalpenak ematen Imanol Esnaola zuzendari eta kudeatzailea. Esnaolagaz batera egon ziren Maier Aretxabaleta Ituarte udaleko arkitektoa eta ZuriƱe Gojenola Goitia udaleko Ongizate eta Gizarte Politika zinegotzia.
Hala, kultur etxeko Azkue aretoan elkartu ziren herritarrak; gazte nahiz nagusi, denek erakutsi zuten analisiarekiko interesa. Bost puntu nagusi aurkeztuko zituzten: demografiaren joera kezkagarria, bizikidetza unitateen garapena eta gazteen emantzipazioa, etxebizitza parkearen erronkak, etorkizuneko joera eta erronkak datozen 15 urteetan eta aurrera begira dituzten erronkak.