Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Portu eremuaren eraldaketari buruzko galdetegia zabaldu du Mutrikuko Udalak

Galdetegia betetzeko epea otsailaren 28an [barikua] amaituko da.

Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2025/02/25

Portu eremuari buruzko gogoeta prozesuan murgildurik dago Mutrikuko Udala. Honen harira, Mutrikuko herritarrei zuzendutako galdetegia zabaldu du, portuaren inguruan dauden “iritzi, balorazio eta askotariko ikuspegiak” bilatu eta “adostasun markoa” eratzeko. Galdetegia betetzeko azkenengo eguna otsailaren 28a [barikua] izango da. 

Herritarrei bideratutako galdetegia bost ataletan banatuta dago, eta portu eremuaren inguruko hainbat baieztapen daude bakoitzean, lau multzotan banatuta: Azken hamarkadetako egoera, gaur egungo egoera, erakunde publikoekiko harremana, eta aurrera begirako neurriak. “Emaitzekin herritarren iritzien mapa osatuko da, eta aurrera begira portu eremuak izan ditzakeen berrikuntzetan iritzi horiek kontuan hartu daitezen eskatuko du udalak”. 

Bi modutara bete daiteke galdetegia: online edo paperean. Online bidez, Mutrikuko Udalaren webgunean bete daiteke, eta paperean nahi duen herritarrak, etxean jasotako galdetegia bete ahalko du. “Galdetegia paperean betez gero, udalak jarritako postontzietan utzi beharko da”. Postontziak dauden lekuan bi hizkuntzatan egongo dira galdetegiak: euskaraz eta gaztelaniaz. “Online betetzen bada, loturan sartu eta goialdean hizkuntza aldatzeko aukera ematen duen botoia agertuko da”.

Udalak zehaztu duenez, udatik hona, bi mailatan egin da portu eremuaren inguruko gogoeta eta lanketa: “Alde batetik, udal barruan, talde politikoen artean barne gogoeta egin da, eta Eusko Jaurlaritzako agintaritzarekin harremanetarako kanala sortu dugu. Bestalde, herritarren artean, bi modutan egin dira elkarrizketak. Bata, herritar indibidualekin, eta bestea, herriko hainbat eragileekin”. Mutrikuko Udalak herritar guztiak deitu ditu galdetegia betetzera, eta aldez aurretik “esker ona” luzatu die.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.