Ondarru Lagunkoia taldeko kideak eta udal ordezkariak herriko ikasleekin batu dira
Mugikortasunari lotutako kezkak adierazi zizkien Ondarru Lagunkoia taldeko kideek herriko ikasleei.

Eguenean [martxoak 20] batu ziren Ondarru Lagunkoia taldeko kideak eta udal ordezkariak Zaldupe Eskolako eta Zubi Zahar Herri Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleekin, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Lanketa oso bati hasiera eman zion bilerak, eta bertan, mugikortasunari buruz aritu ziren. Lanketaren helburua belaunaldien artean dauden kezkak elkarbanatu eta konpromisoak hartzea da.
Egueneako kasuan, lagunkoia taldekoek beraien kezkak jarri zituzten erdigunean, eta batez ere, mugikortasunari lotutakoak izan ziren adierazitako kezkak, zehazki, bizikletak eta patineteak espaloi gainetatik ibiltzeak sortu dezakeen segurtasun faltaren inguruan aritu ziren.