"Primeran" joan da Gazte Abesbatzen II. topaketa
Xemein Gazte Ahots Abesbatzak tailer intentsiboa jaso ostean, kontzertua eskaini die herritarrei; Uhagon ikuslez bete zen.

Xemein Gazte Ahots Abesbatzak tailer intentsio batean murgilduta “primeran” igaro du asteburua, Gazte Abesbatzen II. topaketan. Hala, Aito Garitano Agirreolea musikariarekin batera, mota guztietako ariketak egin dituzte: “Ordu asko pasa ditugu elkarrekin. Arnasketak, gorputz beroketak, konfidantza eta kontzentrazioa mantentzeko ariketak, koreografiak… denetariko ariketak egin ditugu”. Hala, “asko eta gogor” lan egin ostean, domekan kontzertua eskaini zuten: “Aretoa publikoz gainezka egon zen, Primerako kontzertua eskaini genuen eta denok pozik atera ginen”.