Arraza libreko artzain txakur txapelketa egongo da Mendexan, domekan
Domekan [maiatzak 25] artzain txakur txapelketa egongo da Mendexan, 12:00etan, Antxerrin.
Mendexako Udalak antolatuta lehenengo arraza libreko artzain txakur txapelketa lehiatuko dute domekan [maiatzak 25] Antxerri auzoan. Arraza libreko txapelketa den arren, parte hartzaile guztien txakurrak Border Collie arrazakoak izango dira. Txakur bakoitzak bi froga egingo ditu, eta horien arabera sailkatuko da.
Igor Elordi, Inaxio Irakulis, Javier Gastañaga, Jose Ramon Azkargorta, Juanjo Garate eta Mikel Pagazartundua izango dira parte hartzaileak, eta Bittor Bengoetxea eta Mikel Garate arituko dira epaile lanetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irabazleak txapela eskuratuko du sari gisa.