Goikolau Kultur Elkarteak ondarea.berriatua.eus webgunea sortu du. Bestelako herrigintza bat posible dela aldarrikatu dute. Transzendentzia, kontzientzia eta zentralismoa dira hitz gakoak. Proiektua bizirik dagoela nabarmendu dute, eta orain herriko eragileak sartu nahi dituzte web orrian.
Maiatzaren 26an [astelehena] izango da hitzordua, 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Zapatuan [maiatzak 24] ospatuko dute aurtengo Burrundada Eguna, egun osoko egitarauagaz. Besteak beste, herriko nahiz inguruko Slavers eta Beretter taldeak igoko dira oholtzara. Eguna amaitzeko Eraso! taldearen kontzertua egongo da.
Ondarroako Maskulo Etxearen aurrean egingo diote herri omenaldia zapatuan [maiatzak 24], 12:30ean.
Zapatuan [maiatzak 24] egun guztiko egitaraua antolatu du Ondarroan Lea-Artibaiko GKSk, 'Gerraren eta faxismoaren aurka antolatu!' lemapean.
Lekeitioko eskolako guraso elkarteak zapaturako [maiatzak 24] egun osoko egitaraua antolatu du.
Domekan [maiatzak 25] artzain txakur txapelketa egongo da Mendexan, 12:00etan, Antxerrin.
Mañukortaren omenezko bertso poteoa antolatu du hirugarrenez Markina-Xemeingo bertso eskolak biharko [maiatzak 23]. Etxahun Lekue eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan, 19:00etatik aurrera.