Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Egitura aldaketarekin" dator Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Irailaren 28tik abenduaren 20ra jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketak geldialdi bikoitza egingo du Lea-Artibain: urriaren 4ean [zapatua] kanporaketa saioa hartuko du Lekeitiok; azaroaren 22an [zapatua], berriz, finalaurrekoetako bat, Markina-Xemeinek. Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak, azken bi txapelketetako irabazleak uko egin dio txapelketan parte hartzeari.

Argazkia: Bertsozale
Zaloa Iturbe San Jose
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/06/10

Udaberria Bertsotan sailkapen fasea amaituta, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren nondik norakoak ezagutzea baino ez zen falta, eta Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak eta Leixuri Arrazabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak eman dute horien berri, txapelketaren aurkezpenean: «egitura aldaketarekin» datorren txapelketa irailaren 28an hasi eta ekainaren 20an amaituko da.

Lehenengo fasean bost kanporaketa saio jokatuko dituzte eta finalaurrekoak, gainera, buelta bitara jokatuko dituztela iragarri dute. Narbaizak azaldu duenez, txapelketa bat amaitu eta segidan hasten dira hurrengoa antolatzeko bilerekin, eta batzar horietatik eratorritako erabakia da egitura aldaketa. Aldaketarako arrazoi nagusia finalaurrekoek ondo funtzionatzen dutela dela adierazi du, horietan «jende asko» batzen dela eta sortzen den «giro oso polita» nabarmenduta. «Bertsolari horiei saio gehiago ematea eta maila horretako saioak Bizkaiko herri gehiagotara heltzeko aukera polita da».

Egitura berrian, 30 bertsolari izango dira lehen fasean kantatuko dutenak: 21 Udabarria Bertsotanetik sailkatutakoak, eta bederatzi, 2023an finalaurrekoetan kantatu zutenak. Fase horretan oholtzaratuko dira, besteak beste, Garazi Navarro amorotoarra, Lurdes Ondaro munitibartarra eta Josune Aramendi markina-xemeindarra.

Fase horretatik 11 bertsolari igaroko dira finalaurrekoetako lehen bueltara eta bertan izango dituzte zain 2023ko txapelketako zazpi finalistak, tartean, Aissa Intxausti eta Xabat Galletebeitia lekeitiarrak. Intxaustik Zeanurin egingo du debuta; Galletebeitia, berriz, Barakaldon estreinatuko da. Bestalde, azken bi txapelketetako irabazlea den Nerea Ibarzabal bertsolari markina-xemeindarrak ez du txapelketan parte hartuko, berak hala erabakita.

Lehen itzuliko 18 bertsolarietatik 12 sailkatuko dira azaroaren 15ean Bermeon eta azaroaren 22an Markina-Xemeinen egingo diren bigarren bueltako saioetara. Bi  bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da nortzuk izango diren final handian izango diren zortzi bertsolariak. 

Aurten, gainera, finala Bilbao Arenan egin beharrean, Casillan egingo dute: «Aldaketa koiunturala izan da, Talde Antolatzaileak egokiago ikusi du aurten finala hor egitea». Bestalde, aurtengoa Bertsolari Txapelketa Nagusirako puntuagarria izango den txapelketa izango dela azaldu dute. Bizkaitik 10 bertsolari sailkatuko dira txapelketa nagusira. 

Eguneroko lanaren fruitua.
Txapelketako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta, jakinarazi dutenez, saioaren egunean sarrerarik geratzen bada, txarteldegia zabalduko dute.

Agerraldian txapelketa «egunean egunean egiten den lanaren fruitua eta eskaparatea» dela azpimarratu dute: «Eskoletatik hasi, bat-bateko taldeetan segi, eta bertso eskoletaraino». Era berean, talde antolatzaile, gai-jartzaile, epaile eta boluntario lanetan aritzen diren taldeen beharra nabarmendu du. 

LEHEN FASEKO SAIOAK:

  • Irailak 28, Urdulizko Kultur Etxean: 
    – Aitor Bizkarra Ruiz, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Gezuraga Seijido eta Mikel Retolaza Etxebarria. 
  • Urriak 4, Lekeitioko Ikusgarri zineman.
    – Beñat Bilbao Landa, Iker Uriarte Urrutia, Iruri Altzerreka Martinez, Jone Larrinaga Dañobeitia, Lurdes Ondaro Mallea eta Txaber Altube Sarrionandia.
  • Urriak 5, Mungiko Olalde aretoan. 
    – Ander Ucelay, Imanol Uria Albizuri, Josune Aramendi Perez, Maite Sarasola Isazelaia, Peru Vidal Gurrutxaga eta Unai Mendiburu Valor. 
  • Urriak 11, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean.
    – Araitz Katarain Mugarza, Asiera Galarza Garai, Bittor Altube Sarrionandia, Enare Muniategi Etxebe, Irune Basagoiti Agirre eta Paule Ixiar Loizaga Legarra.
  • Urriak 12, Getxoko Muxikebarri Arrigunaga aretoa.
    – Aitor Esteban Etxebarria, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Janire Arrizabalaga Munduate, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal eta Peio Molinuevo Martin.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.