Eva Eizagirre Urkiolak irabazi du Malen jaietako kartel lehiaketa
Bost lanen artean Eva Eizagirre Urkiolarena aukeratu du epaimahaiak. Hala, Eizagirren 400 euroko ordainsaria eskuratu du.

Eva Eizagirre Urkiola izan da aurtengo Mutrikuko Malen jaietako kartel irabazlea. Bost lanen artean Eizagirrerena aukeratu du epaimahaiak, eta bigarren lan bat ere “ondo” baloratu den arren, epaimahai kideek bat egin dute irabazlea aukeratzeko orduan. Era horretan, 400 euroko saria eskuratu du Eva Eizagirrek.
Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azalean eta kartelean erabiliko dela jakinarazi dute Mutrikuko Udaletik. Bestalde, Malen jaietako umeen kartel lehiaketa Malen Txiki egunean egingo dela zehaztu dute.