Pertsona bat ospitaleratu dute Markina-Xemeinen gertatutako auto istripu baten ondorioz
11:50ean gertatu da istripua, BI-633 errepidean, Markina-Xemeingo saihesbidean. Bidea guztiz itxita egon den arren, errei bat zabalik dago jada.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, auto istripu bat gertatu da gaur [ekainak 30] 11:50 inguruan BI-633 errepidean, Markina-Xemeindik Ondarroara bidean. Bi autok elkar jo dute Markina-Xemeingo saihesbidean, eta autoetako bat irauli egin da; pertsonetako bat ospitaleratu egin behar izan dute, eta Ertzaintzak jakinarazi du oraingoz ez dagoela zauritu gehiago.
Errepidea erabat itxita egon den arren, errei bat zabaldu du Ertzaintzak eta txandakako zirkulazioa ari dira bideratzen.