'Saguzar gaua' antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak Mutrikun
Saguzarrak ezagutzeko jarduera antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak uztailaren 4rako [barikua]. Doakoa eta publiko orokorrari irekia izango da.
Europako Geoparkeen Astearen egitarauaren barnean egin ziren jarduerei jarraipena emanez, saguzarrak ezagutzeko hitzordua antolatu du Geoparkeak barikurako [uztailak 4]. Saioa doakoa eta publiko orokorrari irekia izango den arren, plazen edukiera gehienez 30 lagunekoa izango da. Beheko plazan izango da hitzordua, 21:30ean.
Bi zatitan banatu dute jarduera. Lehenegoan, Naturtzaindiako adituek azalpenak emango dituzte, eta gero, saguzarrak entzuteko edota detektatzeko ibilbide laburra egingo dute. “Haurrekin egiteko ekimen oso aproposa da. Eguraldia segurua ez bada, bertan behera utzi beharko da ekimena, saguzarrak euriarekin ez direlako apenas mugitzen”.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretiaz, labur.eus/saguzar galdetegia betez edo Mutrikuko turismo bulegoan, 943 60 33 78 telefonora deituz.