Eskualdeko bi talde, ibilbide desberdinetan baina helburu argiekin: Ondarroa podiumaren atarian eta Isuntza proiektu berri baten ilusioan.
Uztailaren 17, 18 eta 19an ospatuko dute aurtengo Jazzaldia, Uhagonen. Musikarien artean Haizea Martiartu markina-xemeindarra eta Maite Ruiz de Erentxun lekeitiarra egongo dira.
Zapatuan [uztailak 5] eskainiko dute emanaldia; 22:30ean, Goiko Plazan.
Bihar [uztailak 4] emango dio hasiera bigarren Itsas Erronka Feministari Ondarroako Andrak Erramutan Talde Feministak. Aurten, Ondarroatik Bilbora egingo dute arraunean, eta bueltan, Bermeon eta Lekeition egingo dituzte geldialdiak.
Icebergaren sakoneraino heldu, eta zortzi emakume eta genero disidente direnen ahotsak bildu dituzte Juan Esteban Montoya eta Cecilia Muñoz zuzendariek ‘Aldarriak’ dokumentalean, «babesleku, lurralde eta aldarrikapen bilakatzen diren» ahots tailer baten bitartez.
Lekeitio Lagunkoiak martitzenean [uztailak 8] egingo du auzolana, 18:00etan, Plaza Beltzean.