Hasi dute bigarren itsas erronka feminista Andrak Erramutan Talde Feministako kideek
Gaur [uztailak 4] hasi dute bigarren itsas erronka feminista Ondarroako Andrak Erramutan Talde Feministako kideek.

Goizeko 08:00etan itsasoratu dira Andrak Erramutaneko kideak Ondarroako portuan, irrintzi eta txalo zaparradekin batera. Gaur [uztailak 4], Ondarroatik Bilbora egingo dute arraunean, eta bertako Itsas Museumera helduko dira iluntzean. Bilbon lo egin ondoren, bihar goizean zirgariei omenaldia egin, aldarrikapenak plazaratu, eta Bermeorantz joango dira arraunean.
Gaur, barikua
- 08:00: Irteera Bilborantz Ondarroako portutik.
- 21:00: Ailegaera Bilboko Itsas Museumera.
Bihar, zapatua
- 11:00: Omenaldia Zirgariei, euren estatuak dauden tokian, Abandoibarran, Bilbon.
- 12:00: Ekintza publikoan Itsas Museumaren aurrealdean.
- 13:00: Irteera Bermeorantz.
- 18:30: Ongi etorria Bermeon, Portu Zaharrean.
Etzi, domeka
- 09:30: Irteera Lekeitiorantz.
- 13:00: Ongi etorria Lekeition.
- 18:00: Irteera Ondarroara
- 19:00: Ailegaera Ondarroara.
- 20:00: Ongi etorria herrian, Itsasaurre plazan.





















