60 lagun batu zituen Ondarroako triatloi herrikoiak, eta 37 umeen akuatloiak

Zapatuan [uztailak 12] lehiatu ziren Ondarroako Koaxi Triatloi taldeak antolatutako triatloi herrikoia eta gaztetxoen akuatloia, eta antolatzaileek zehaztu dutenez “oso ondo” joan zen: “60 lagunek parte hartu zuten triatloi herrikoian eta 37 umek, berriz, akuatloian. Oso ondo joan zen dena, eta parte hartzaile guztiak gustura gelditu ziren”.
Gaztetxoek 11:00etan eman zioten hasiera akuatloiari, eta arratsaldean, 16:00etan, triatloi herrikoiaren txanda izan zen. Triatloi herrikoian igerian hasi zuten proba parte hartzaileek, eta ondoren, bizikletaz jarraitu zuten ibilbidea. Amaitzeko, 500 metro inguruko proba egin zuten igerian.



























