Uztailaren 19tik abuztuaren 16ra bitartean jokatuko dute gaur [uztailak 14] aurkeztu duten Gernikako Grand Slama. EƱaut Urreisti eta Mikel Mantzisidor mutrikuarrek bikotea osatuko dute; Aritz Erkiaga ispastertarra, berriz, Unai Lekerika gernika-lumotarrarekin ariko da.
Puzgarriak eta kirol egokitua lekualdatu badituzte ere, umeek goi-goitik ospatu dute euren eguna. Arratsaldean tirolina, ginkana, erraldoien kalejira eta ikuskizuna egongo dira umeentzat. Bestalde, txosnagunean lapurretan egin dutela salatu dute.
Txopitturri Gurasoen Elkarteak antolatutako San Kristobal jaian elkartu ziren munitibartarrak atzo [uztailak 13]. Musika eta jan-edana ez ziren falta izan, eta II. Oizko Ermitara Igoera Bertikala ere egin zuten. Nora Narbaiza eta Julen Aranguena nagusitu ziren.
ETE ligan laugarren postua eskuratu du Ondarroak, eta zazpigarren gelditu da Isuntza.
Alex Goitiandia markinar gazteak Imanol Lopezekin batera irabazi du Grand Slama, bere ibilbideko garaipenik handiena erdietsiz
Hamalau lan aurkeztu dira lehiaketara, eta ikusgai daude guztiak Udal Erakusketa Aretoan. Kartel lehiaketa irabazten duenak 600 euroko saria jasoko du.
Herritarrek gaurtik [uztailak 14] uztailaren 22ra egin ahalko dituzte proposamenak; norbanako bakoitzak herritar, talde edo eragile bat proposatu ahalko du. Ostean, bozketa egiteko epea zabalduko dute.