Eusko Jaurlaritzaren Euskal Diasporaren Egunak zesta punta komunitatea omendu du. Imanol Pradales lehendakariak adierazi du diasporarekin harremanak sendotzeko lege berri bat onartu gura dutela 2026an. Ekitaldia dantza emanaldi batek eta mural batek biribildu dute.
Markina-Xemeingo Erdotza auzoan Zerutxuk emanaldia bertan behera utzi du. Gizaburuagan, txapel jaurtiketa txapelketa frontoian egin behar izan dute.
'Lekittarra'-k 19.42,86ko denbora lortu du Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Uretan, Orio nagusitu da; epaileek mirotzei ezarritako hiru segundoko zigorrak, baina, Zierbena ipini du aurretik, 10 ehunenengatik.
Onintza Galdos Zankada aulestiarrak eta Aner Goikoetxea Betanzos munitibartarrak parte hartu dute.