Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

25 urte beteko ditu aurten Ondarroako Umeen Arrantza Lehiaketak

Antolatzaileek prest daukate dena zapatuan [urriak 4] egingo den 25. Umeen Arrantza Lehiaketarako. 14:30ean emango diote hasiera, eta momentuz, 319 umek eman dute izena.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/10/02

Suziriagaz batera hasiko da zapatuan [urriak 4] 25. Umeen Arrantza Lehiaketa Ondarroan, 14:30ean. Hala ere, 14:00etarako herriko frontoian batuko dira parte hartzaileak, bokatak, amua eta aparailua jasotzeko. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, momentuz 319 umek eman dute izena ikastetxeetan, baina aurreikuspenen arabera, 400 lagun inguruk parte hartuko dute lehiaketan. 

Musika Plazan hasiko da txistularien kalejira, eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, Itsasaurrera heldu eta suziri hotsagaz batera ume bakoitzak bere postua hartuko du. Plaiko zubitik Barra punturainoko tartean arrantzatzeari ekingo diote. 

Hasiko den bezala amaituko da lehiaketa: bigarren suziri bategaz. Ondoren, berriro ere herriko frontoian batuko dira parte hartzaile guztiak, eta Herribixi kolektiboko kideen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Gero, sari banaketari ekingo diote, eta 4-8 urte bitartean eta 9-14 urte bitartean arrain gehien arrantzatu dituztenek jasoko dute saria, baita, parte hartzaile guztien artean arrain pisutsuena arrantzatu duenak. Hala ere, ume guztientzako sariak egongo direla azpimarratu dute antolakuntzako kideek. Horrez gain, parte hartzaile gazteenen artean zozketa egingo da. 

Baldintzei dagokienez, amuarekin arrantzatu beharko da, eta ezingo dute lazunik arrantzatu. Horrez gain, 10 zentimetrotik gorako arrainak soilik arrantzatu beharko dituzte umeek. 

25. urteurrena. Aurten hogeita bost urte beteko ditu Arrantza Lehiaketak, eta honen harira, aipamen berezia egingo zaie urte guzti hauetan antolakuntzan ibili direnei. “Egun berezia izaten da, eta aurten are bereziagoa izango da urteurrenagaz. Eskerrik asko herriko denda eta laguntzaileei, azken 25 urteotan lehiaketa hau aurrera eramaten lagundu diguzuelako”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.