Erantzun ona eduki du Nagusien Nazioarteko Eguneko bakarrizketak
Markina-Xemein Lagunkoia taldeak antolatuta eta herriko eragileen babesagaz, hilabete guztirako ekintzak antolatu dituzte. Lehenengoa atzo [urriak 1] egin zuten.

Nagusien Nazioarteko Eguna izan zen atzo [urriak 1], eta eguna ospatzeko ekintza ugari antolatu dituzte markina-xemeindarrek. Atzo eman zieten hasiera jarduerei, Kaitin Allenderen Kaiting in the night bakarrizketagaz. Herritar ugari elkartu ziren Beti Jai elkartean: “Oso ondo joan zen, herritarrek erantzun ona eduki zuten”. Txokolatadarekin eman zieten amaiera egunari.
Ekintzek aurrera jarraituko dute. Bihar [urriak 3] zahartze aktiboaren inguruan jardungo dute, 18:00etan, Beti Jai elkartean. Domekan [urriak 5], ostera, Un paseo por el bosque filma ikusi eta zine foruma egingo dute, 18:00etan, Esperantza aretoan. Urriaren 9an, aldiz, irakurleen txokoa egingo dute Herri Bibliotekan, eta urriaren 25an, zuhaitz desberdinak ezagutzeko ibilbidea.