Euskararen aurkako erasoa salatu du Ondarroako Udalak

Ondarroatik Lekeitiorako bidean, Artabide auzoaren amaieran, kokatuta dagoen Uemaren “Ondarroan euskaraz bizi gara” bide seinalea margotu dutela salatu du Ondarroako Udalak.
Euskaraz bizi gara esaldia kolore hori-gorriz estali dute, eta udalak euskararen aurkako eraso gisa identifikatu du: “Euskararen eta gure nortasunaren aurkako erasorik ez! Ondarroan, euskaraz bizi gara, eta biziko gara”.
Herritarrek eman diote abisua udalari, eta brigadako langileak margotutakoa ezabatzera joan dira: “Ez dakigu zehatz-mehatz noiz egin duten, baina azken denboraldian euskara jasaten ari den erasoen eta oldarraldiaren beste gertakari bat da. Ez dugu euskararen kontrako erasorik onartuko”.