Israelen genozidioa salatzeko kalera atera dira ikasleak
Ikasle Abertzaleak deitutako ikasle grebagaz bat egin eta Global Sumud Flotillaren aurka egindako atzematea eta erasoak salatu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko ikasleek, Ondarroan.
Ikasle Abertzaleek deituta, “Israelgo estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatu eta Israeli boikota egitea” exijitzeko ikasle grebagaz bat egin dute Lea-Artibaiko eta Mutrikuko ikasleek. Lekeitio, Markina-Xemein eta Mutrikutik autobusez iritsi dira ikasleak Ondarroara eta udalerriko kaleetan zehar Israelek Global Sumud Flotillaren aurka egindako atzematea eta erasoak salatu eta ontzidiko kideei babesa adierazi diete, palestinar erresistentzia aldarrikatuz, eta Israeli “gogor” erantzutearen beharra azpimarratuta: “Mendebaldeko agintariak seinalatu eta presionatu behar ditugu, haien aurpegi zuriketa gogor salatzearekin batera”.