Markina-Xemeingo Sorginzulo gaztelekuak barikuan zabalduko ditu ateak
Markina-Xemeingo Udalak eta Sorginzulo gaztelekuak hitzarmena berritu dute. Gaur [urriak 2] da 2025-2026 ikasturterako izena emateko azken eguna.

Ikasturte berriarekin batera, Markina-Xemeingo gazteen elkarguneak bere ateak zabalduko ditu. Bihar [urriak 3] Sorginzuloa martxan hasiko da, eta astebururo egongo da bertara joateko aukera.
Markina-Xemeingo Udalak eta gaztelekuak hitzarmena berritu dute, eta hala, aurtengoan 2013-2010 urte bitartean jaiotako gazteentzako aisialdi eskaintza eskainiko dute Sorginzuloan. 2025-2026 ikasturtean gaztelekuko erabiltzaile izan nahi dutenek gaur [urriak 2] dute izena emateko azken eguna, udalak sare sozialetan zabaldu duen estekaren bitartez.