Zapatuan Erreka Eguna ospatuko dute Etxebarrian
Guraso elkarteak antolatu du ekimena. 10:00etan hasiko dira erreka garbitzen
Etxebarritarrak naturaz gozatu eta ingurumena zaintzeko ekimenean elkartuko dira zapatuan [urriak 4]. Guraso elkartearen eskutik, Erreka Eguna ospatuko dute. Hala, herriko errekak garbituko dituzte.
Eguna 10:00etan hasiko dute. Parte hartzaile denak Plaza Barrin elkartuko dira ordurako, eta erreka garbitzeari ekingo diete: “Animatu zaitezke parte hartzea. Elkarrekin garbituko ditugu gure errekak”. Ostean, 12:00etan, talde argazkia aterako dute, eta goizagaz amaitzeko, Etxebarriko Udalaren eskutik kopaua egongo da partaideentzat, 13:00etan, Olaian.
Antolatzaileek gogorarazi dute errekara sartzeko arropa eta oinetako egokiak eramatea komeni dela, garbiketa lanak erosoago egin daitezen.