'Go!azen' telesailaren 12. denboraldiaren estreinaldia egingo dute Lea-Artibain
Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldia estreinatuko da datozen egunetan ETB1en, baina aurretik, aurrestreinaldiko saioak egongo dira Lea-Artibaiko udalerrietan; hain zuzen ere, Ondarroan, Aulestin, Mutrikun, Gizaburuagan, Markina-Xemeinen, Lekeition, Berriatuan, Etxebarrian eta Ziortza-Bolibarren. Uemak eta ETBk daukaten akordioaren bitartez, Ueman dauden udalerrietan proiektatuko da lehen atala.
Etzi [barikua] Lea-Artibaiko bost herrietan egongo da aurrestreinaldia ikusteko aukera. Ondarroako Kofradia Zaharrean 17:30ean eta 19:00etan; Aulestiko Udal Areto Nagusian 18:00etan; Gizaburuagan 19:00etan, Udal Aretoan; Lekeition 18:30ean, Azkue Aretoan; eta Berriatuan 21:00etan, Bideogelan.
Zapatuan [azaroak 8] Mutrikun egongo da, 17:30ean eta 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean, eta domekan gainontzeko herrietan estreinatuko da: Markina-Xemeinen 16:30ean, Esperantza aretoan, Etxebarrian 18:00etan, Kultu aretoan eta Ziortza-Bolibarren, 18:00etan, Udaletxean.